Archivado en: ARALAR, Agenda, Berriak, Herri mugimendua, Mobilizazioak, ekimenak
Aralarrek datorren larunbateko Bilboko Euskal Presoen aldeko manifestaziorako deia egiten du
Aralarrek bat egiten du Etxeratek datorren urtarrilaren 3rako Bilbon antolatu duen manifestazioarekin. Euskal Preso politikoen egoera salatu eta sakabanaketa politikarekin amaitzeko beharrezko urratsak ematea galdegiten du Aralarrek. Euskal Herriko gatazka politiko luzean presoena da alderdirik mingarrienetakoa, eta Espainiako Gobernu ezberdinek politika zekena darabilte gai honen gainean.
Bereziki kezkagarria da gaixorik dauden presoen egoera, eta hiru laurdenak beteta dituztenena. Horien berehalako askatasuna galdegiten du Aralarrek.
Sakabanaketa politikak euskal presoen giza eskubideak urratzen ditu, alde batetik, baina haien senitartekoei ere inork merezi ez duen zigorra eransten die. Hori dela eta, Aralarrek sakabanaketa politika bertan behera uzteko eskaera zabaldu nahi du, legez kontrakoa delako, eta giza eskubideen urraketa nabaria delako. Euskal Presoak Euskal Herrira ekartzeko aldarriarekin bat egiten du, beste behin, Aralarrek.
Aralarren izenean Bilboko manifestazioan izango dira Ainhoa Beola Donostiako zinegotzia; Jabi Aspuru Arabako Gazteria eta Gizartekintza Foru Diputatua; Dani Maeztu, Durangoko zinegotzia eta Aralarreko Bizkaiko hautagaia Legebiltzarrerako hauteskundeetarako; Josu Murgia, Aralarreko Bizkaiko batzarkidea; Oxel Erostarbe, Elgetako alkatea eta Aralarreko Gipuzkoako koordinatzailea; eta Fernando Hevia, Aralarreko Bizkaiko koordinatzailea.
Aún no hay comentarios por mucho
Deja un comentario
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
