Archivado en: ARALAR, Agenda, Berriak, Herri mugimendua, Mobilizazioak, Udal-ekintza, ekimenak, kanpainak | Etiquetas: Aralar EB EAJ Palestina Israel Gaza
Aralarrek eskatu dio Bilboko Udalari Veolia enpresarekin daukan kontratua eteteko
Dani Maeztu Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Aralarreko Bizkaiko zerrendaburuak EAJri eta EBri esan die “hitzetatik ekintzetara jauzia egiteko ordua iritsi dela” Palestinako auziaren kontuan. Josu Murgia Aralarren Bizkaiko batzarkidearekin eta Bego Campo Aralarren Bizkaiko zuzendaritzako kidearekin batera agerraldia egin du gaur goizean Maeztuk Bilbon.

Eusko Legebiltzarrak, presidentzi-adierazpen baten bidez, “nazioarteko komunitatearen erreakzio indartsua” eskatzen du Gazan sortu den “krisi larri”-aren aurrean. Adierazpenak dionez, nazioarteko komunitatea ezin da geldi egon “biolentziaren legez kontrako erabilpen honen aurrean”. Modu berean, Eusko Legebiltzarreko Lehendakaritzak dei egin die euskal biztanleei egoera honen aurka mobilizatu daitezen, indarkeriaren eskalada honen aurkako mobilizazio zein ekimen politikoak babes ditzaten eta biktimei laguntzeko ipiniko diren giza ekimenekin kolabora dezaten.
Hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua heldu da.
Benetako kezkarik bada, eta adierazpen hutsak egin zein argazkian palestinar zapiekin ateratzeko manifestazioak babestu baino gehiago egin nahi bada, ekimenak jarri behar dira abian. Adibidez, EAJk (bere alderdiak Legebiltzarreko adierazpena babestu du) eta EB-k gobernatzen duten Bilboko Udalean, fitxa mugitu behar dute, nazioarteko presioari lagunduta eta ez bakarrik hitz eta argazkien bidez, Nola? Bada, Ginebrako hitzarmenaren artikuluak betetzen ez dituzten eta beren ekintzen bidez palestinarren aurkako genozidioa babesten duten enpresen aurkako boikota ezarriaz, esaterako.
Adibide garranztitsu bat dugu Bilbon. Veolia multinazionala. Enpresa honek Bilboko eskumena den Bilbobus-a kudeatzen du. VEOLIA-ren etxe nagusia Veolia Environnement da, Frantziako multinazionala. VEOLIA Transport, beren subsidiarioetako bat CityPass partzuergoaren burua da, hots, Israelek okupaturiko Ekialdeko Jerusalem-eko kolonia ilegalak, Pisgat Ze’ev, French Hill, Neve Ya’akov eta Gilo eta Mendebaldeko Jerusalem lotzen duen tranbia. Okupaturiko Lurralde palestinarretan diren koloniak eta ekialdeko Jerusalemen anexioa Israelen kolonia ilegalak dira nazioarteko zuzenbidearen ikuspuntutik. NBE-ren ebazpenek eta 2004ko uztaileko Nazioarteko Justizia-Gortearen kontsulta-irizpidea baieztatu dute. Koloniek Ginebrako 4. hitzarmenaren 49. eta 53. artikuluak urratzen dituzte, artikulu horiek hurrengoa diote hurrenez hurren: “Botere okupatzaileak ezin du okupaturiko lurretara biztanleriarik deportatu edo transferitu”; okupaziopeko lurraldeetan debekatuta dago jabe publiko zein pribatuaren txikizioa.
Urraketa horiek Ginebrako hitzarmenaren urraketa larriak dira. Aipaturiko VEOLIA, bere tranbiari dagokionean, gerra-krimeneko kideak da (Ginebrako Hitzarmenaren 146 eta 147 artikuluak ) palestinar lurraldeen jabe egin baitira horretarako justifikazio militarrik izan barik.
Multinazionalentzako OCDE-ko jarraibideek (2000) diote: “Enpresek beren jarduerak ukitzen dituen pertsonen giza eskubideak errespetatu behar dituzte eta, era berean, enpresek beren jarduera duten tokiko gobernuek dauzkaten nazioarteko konpromisoak eta akordioak errespetatu behar dituzte”. Tranbia kokatzen den Palestinako lurra ilegalki izan da desjabetua, eta beraz, tranbia ilegalak diren kolonien garraio zerbitzua da. VEOLIA-k sinaturiko Global Compact (2000) akordioak dio enpresek giza eskubideak bultzatu eta errespetatu behar dituztela eta era berean ziurtatu behar dutela giza eskubideen inolako urraketen parte ez direla.
Argudio hau nahikoa izan beharko zen EAJ-k (mobilizazioaren alde egin du) eta EB-k (lehen lerroan azaldu dira Palestinaren aldeko manifestazio eta kontzentrazioetan zapi palestinarrekin) urrats bat aurrera eman dezaten eta ekintzetara pasa daitezen. Aralarrek EAJk eta EBk gobernaturiko Bilboko Udalari eskatu dio VEOLIA multinazionalarekin daukan akordioa apur dezala. VEOLIA Ginebrako Hitzarmena eta giza eskubideen aurka ari da eta Palestinan ematen den okupazio ilegal sionistaren enpresa bultzatzailea da. EAJ-ri eta EB-ri heldu zaie esaten dutena betetzeko unea.
Arrazoi etiko-politikoak dira batez ere baina ezin dugu ahaztu aukerarik ere izan daitekeela bide judizialean VEOLIA bezalako enpresei betoa jartzeko 2004/18 europar arudiaren artikulatua ikusita. Artikulatu honek kontratazio publikoetatik kanpo uztearena aipatzen du: ”Arlo profesionalean botere adjudikatzaileek justifikatu ahal duten hoben astunik bada”, VEOLIAren kasuan bere inplikazioa okupazio sionista ilegalean argia da. GKE ezberdinak jarraitzen ari dira bide hau eta erakunde batzuek harremanak apurtu dituzte ofizialki, esaterako, ASN Holandako bankuak.
Aralarrek, bere aldetik, Bizkaiko BBNNetan zein Bilboko udalean proposatuko du Bilboko udalak VEOLIA multinazionalarekin duen kontratua apur dezala.
Aún no hay comentarios por mucho
Deja un comentario
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
