Bilboko Aralarrek hiriko gizarte etxeak erabiltzeko Udalak ezarri dituen irizpideak salatu ditu
Bilboko Aralarrek prentsaurrekoa egin du gaur goizean, Udalak hiriko gizarte etxeak er abili ahal izateko ezartzen dituen irizpideak salatzeko. Felipe Urkidi eta Bego Campo Bilboko Aralarreko kideek esan dutenez alderdi politikoek, sindikatuei edota talde erlijiosoei ez zaie baimenik ematen gizarte etxeak erabiltzeko. “Azken hilabeteotan maiz salatu dugu Udal Gobernu Taldeak bilbotarron parte hartzeari buruz daukan jokabidea. Bilerak egiteko jaso dugun ezetza jokabide honen adierazlerik garbiena da eta ez dugu inondik inora onartzen”, esan dute.
Gaur goizeko prentsaurrekoan irakurritako agiria:
Joan den astean zehar Aralar alderdi politikoak Bilboko zenbait auzotan bilerak deitzeko asmoa zuen eta bertan behera utzi behar izan ditu Bilboko Hiri-Zentruetan bertako lokalak erabiltzeko ezetza jaso duelako.
Hau bi Zentrutan gertatu zaigu, Begoñakoan eta Errekaldeberrikoan. Zentru horietako arduradunek azaldu digutenez horrela egin behar dute dagokion Udaleko Sailak emandako jarraibideak betetzeko. Jarraibide horiek, gaur egun, Isabel Sanchez Robles EAJ-PNV-ren zinegotziaren ardurapean daude indarrean eta horietan esaten da, zentru zibikoetako lokalak erabiltzeko baimenik ez zaiela emango ez alderdi politikoei, ez sindikatuei, ezta edozein talde erlijiosori. Aralarren eritziz neurri hau oso larria da eta udaletxean bertan idatziz aurkeztu dugun erreklamazioaz gain behar den lekura joko dugu honelako neurri antidemokratiko batek indarrean jarrai ez dezan.
Honako hauek dira jarraibide honi ikusten dizkiogun alderik larrienak:
1. Oinarrizko eskubide bat, biltzeko eskubidearena, murrizten du eta hori ezin dugu onartu nahiz eta lokalak erabiltzeko eskaera handiak daudela esaten badigute. Honelako arazoak badaude logikoa da eskaerak ordenatzeko lehentasunak zehaztea. Baina kasu honetan ez da egon leku arazorik. Lokalak egon bazeuden baina ez dizkigute erabiltzen utzi alderdi politiko bat garelako. Aralarren parte hartzen dugunok hiritarrok baino ez gara; zertara dator ukazio hau?
2. Jarraibide honek demokrazia ulertzeko oso modu murriztailea adierazten du, ez du parte hartzea bultzatzen, ez die alderdi politikoei hiritarren adierazpen papera aitortzen, ez du ikusten politika hiritarrengana hurbiltzeko beharrik. Aitzitik, politikaren ikuspegi paternalista adierazten du, ez du jendeak bere arazoak, eta azkenean bere bizitza, bere gain hartzeko aukerarik ematen. Azken hilabeteotan maiz salatu dugu Udal Gobernu Taldeak bilbotarron parte hartzeari buruz daukan jokabidea. Bilerak egiteko jaso dugun ezetza jokabide honen adierazlerik garbiena da eta ez dugu inondik inora onartzen.
3. Sumatzen dugu aktibitate politikoaren balorazioa alderdi handi baten ikuspegitik soilik egin dela. Eta honela bada, noski, auzo guztietan lokal propioa duen alderdi bati agian irudituko zaio aktibitate politikoak ez duela lokala publikoak erabiltzeko beharrik. Aralarren kasua ez da hori. Guk egoitza bakarra dugu Bilbo osoan eta beraz lokal publikoak, guztionak diren lokalk, erabiltzeko gure eskubidea aldarrikatzen dugu. Are gehiago, hauteskundeetan bere bozka ematera hurbildu den edozein hiritarrek dakien bezala, gure bizitza politikoan antolatuta dauden eta hauteskundeetan parte hartzen duten talde politikoetarik gehienak ez dute lortzen ordezkapenik, alderdi politiko txikiak dira. Zeren izenean eta zer eskubidez ukatzen zaizkie talde politiko txiki guzti horiei Bilboko Hiri-Zentruetako lokalak?
Aún no hay comentarios por mucho
Deja un comentario
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
