Bilboko Aralar


Deustoko ubidea - canal de Deusto
Abril 11, 2008, 10:53 am
Guardado en: ARALAR, Berriak, Udal-ekintza

Bilboko Aralarrek Deustuko ubidearen lur betelanengatik ezer ez ordaintzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

bizkaia.gif

Deustuko ubidea betetzeko egitasmoaren barruan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak 110 milioi euro ordaindu ditu Zorrotzaurreko lursailaren ustez. Bilboko Aralarreko kide Bego Campok eta Felipe Urkidik prentsaurrekoa eman dute gaur goizean, operazio hori salatzeko, eta ordainketa guztiak eteteko eskatu dute.

Bego Campok eta Felipe Urkidik irakurritako dokumentu osoa:

Aralarrek, berriro ere, Deustuko ubidearen gatazka urbanistikoan inplikaturiko aldeen artean irtenbide bat aurkitzearen beharra azpimarratzen du. Horretarako, ubide inguruko auzokideen elkarteak, aldarrikatutako hiru puntuak (betelanak gelditzea, negoziazioa eta San Inazioko plan zehatza) bete behar direla uste dugu.

Aste honetan zehar jakin da Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak Zorrozaurreko lur sailengatik 110 miloiko ordainketa burutu duela. Halaber, Bilboko Portu Agintaritzari, Deustuko ubideko lur sailen truke, 25 miloi euro ordainduko liokeela aipatu da. “Betetako lur sailen gainean zer egingo den ez dakigu oraindik” esatera ausartuko dira orain ere?

Ildo honetatik Aralarrek Deustuko ubideko lurren eta ur geruzaren truke egin litekeen edozein ordainketa gelditzea eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari. Azkenean Eusko Jaurlaritzak kopuru hori ordainduko balu, nola justifikatuko luke dirutza hori gastatzea Hiriko Plan Orokorrean eraikitzeko baimena onarturik ez daukan lur sail baten truke?

Aralarren ustez, Bilboko Udalaren gobernu taldea (EAJ zein EB) ur geruzaren birkalifikazioaren bidez sortu diren interes urbanistiko eta ekonomikoak estaltzen saiatzen ari da. Bestalde, eta gure kontra bada ere, arazo honi buruz erabakitzeko eskumena Madrilgo Gobernuaren eskuetan dago. PPk eta PSE-EEk, proiektuaren kontra benetan baldin badaude, aukera guztiak dituzte geldiarazteko. Ez ote da gertatuko operazioaren kontra benetan ez daudela?

Era berean herritarrok animatu nahi ditugu, presioa egiteari eutsi diezaioten.

(más…)



Geurea ikurrina
Abril 4, 2008, 12:27 pm
Guardado en: ARALAR, Berriak, prentsa-oharrak

Aralar considera que la colocación de la bandera española en el ayuntamiento de Bilbao añade un nuevo elemento de confrontación

La colocación subrepticia esta madrugada, de la bandera rojigualda en el Ayuntamiento de Bilbao, añade un nuevo elemento de confrontación y crispación innecesaria en la vida de nuestro municipio. Aralar Bilbao no comparte, en absoluto, la actitud del equipo de gobierno municipal que ha aceptado, sin mayor respuesta, la imposición de la bandera española en los mástiles del edificio consistorial, bandera que concita en una parte importante de la ciudadanía bilbaína, entre quienes nos encontramos, un profundo sentimiento de rechazo.

No queremos, ni merecemos, comportamientos de esta naturaleza, que no hacen sino ahondar en el enfrentamiento y dificultar la convivencia en nuestro municipio; no es está la fórmula de avanzar en la comprensión, el diálogo y el respeto entre las diferentes sensibilidades existentes en Bilbao.

Por ello Aralar Bilbao emplaza a todos los grupos del consistorio, organizaciones sociales, sindicales y políticas como a la ciudadanía Bilbaína en general a un trabajo en común para que la bandera que no nos representa a decenas de miles de bilbaínos y bilbaínas sea, como es debido, retirada de la fachada de nuestro ayuntamiento.

Aralarrek Bilboko udaletxean Espainiako bandera jarri izanak gatazka giroa areagotzen duela salatu du

Goizaldean, erdi ezkutuan, Espainiako bandera Bilboko udaletxean jarri izanak Bilboko eta Euskal Herriko gatazka giroa areagotu baino ez du egiten. Aralarrek ez dator bat Bilboko Udaleko gobernu taldeak hartutako erabakiarekin, bestelako erantzunik eman gabe, udaletxean Espainiako bandera jartzeko inposizioa onartu duelako. Bandera horren kontrako jarrera daukate bilbotar askok, eta aralarkideon artean are bai.

Ez dugu nahi, eta ez dugu merezi, era horretako jarrerarik, Bilbo eta Euskal Herriko gatazka giroa areagotzen dutelako eta elkarbizitza zailtzen dutelako; hori ez da Bilbo eta Euskal Herriko sentsibilitateen arteko elkar ulertzea, elkarrizketa eta elkarren errespetuan sakontzeko modua.

Aralarrek dei egiten die Bilboko Udaleko talde guztiei, gizarte erakundeei, sindikatuei, alderdi politikoei eta Bilboko hiritarrei lan komuna egitera, era horretara bilbotar asko ordezkatzen ez dituen bandera udaletxetik kendua izan dadin.



kalean!
Marzo 4, 2008, 2:12 am
Guardado en: ARALAR, Berriak, ekimenak

Pagasarri aldizkaria kaleratu da jada!

Bilboko Aralarren aldizkaria, Pagasarri, kaleratu da. Artikuluen artean, Bilboko Aralarreko oposizioan erabiliko diren ardatzak agertzen dira, Azu Serrano eta Bego Campo hautagaiekin elkarrizketa eta emakume mugimenduari buruzko artikulua, Aralarren jarrera Euskal Herria egoeraren aurrean eta Iratzarriren etxebizitzari buruzko artikulua.

Hauteskundeak direla eta, Bilboko Aralarrek antolatu dute hainbat ekitaldiak, ikusgarriena, pasa den zapatuan Aretzan, graffitero batekin, non Bilboko militanteak azaldu ziren euren proposamenak. Gurekin kontaktatu! bilbokoaralar@gmail.com

¡La revista Pagasarri ya está en la calle!

La revista de Aralar Bilbao, Pagasarri ya ha salido. Entre los artículos, se encuentran los ejes que utilizará Aralar en la oposición en Bilbo, una entrevista y artículo de opinión sobre el movimiento feminista con Azu Serrano y Bego Campo, la posición de Aralar ante la situación de Euskal Herria y un artículo sobre la vivienda de Iratzarri.

Con motivo de las elecciones, Aralar Bilbao ha organizado varias actividades, la más vistosa, el pasado sábado en el Arenal, en donde un grafitero realizó un mural y las y los militantes bilbainos de Aralar explicaron sus propuestas. ¡Contacta con nosotr@s! bilbokoaralar@gmail.com



Konzentrazioa Bilbon
Febrero 19, 2008, 2:24 pm
Guardado en: ARALAR, Berriak, ekimenak

Pasa den otsailak 17an, domekan, Aralarrek ospatu zuen konzentrazioan dozenaka lagun bildu ziren “Gerra estrategia” salatzeko eta “eskubide guztiak guztientzat” defendatzeko, Bilboko Moyua plazan.

El pasado domingo 17 de febrero, Aralar convocó una concentración para denunciar “la estrategia de guerra” y reclamar “todos los derechos para todas y todos”, en la Plaza Moyua de Bilbao.

konzentrazioaralarots_txiki.jpg


Prentsa oharra / Nota de prensa
Febrero 12, 2008, 5:54 pm
Guardado en: ARALAR, Berriak, prentsa-oharrak

Bilboko Aralarrek bere desadostasuna zabaldu nahi du Iñaki Azkuna alkate jaunak irakurritako, eta udalbatzako talde guztiek sinatutako idatziarekin.

Ez dakigu interes zehatzik egon den edo ez, baina sinatzaileek adostu eta alkateak irakurritako testuak sortutako liskarren -Bilboko Aralarretik deitoratzen ditugunak- benetako jatorria herri honen parte diren milaka eta milaka lagunek, haien artean Bilbotar asko eta askok azkeneko ilegalizazio saiakera, atxiloketa arbitrario, eta erabaki politiko larrien aurrean euren desadostasun baketsua agertzeko manifestazio eskubide demokratikoaren galerazpenetik etorri zela.

Ez da ideien jazarpena eginez, ez pentsamenduak kartzelaratzen, baizik eta kontran, balore demokratikoetan sakonduz, herritarrek eta gizarteak akordioetara iristeko lortuko duten bidea. Hortaz, Bilboko Aralarrek, pertsona ororen giza eskubideen eta eskubide politikoen defentsaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, gure herriak jasaten duen gatazka hau gainditzeko bide bezala.

Aralar - Bilbao manifiesta su desacuerdo con el escrito leido por el alcalde de Bilbao, Sr. Azkuna y suscrito por todos los grupos que componen el consistorio municipal.

No sabemos si interesadamente o no, en el texto leído, sus firmantes olvidan mencionar que cualquier incidente, que desde luego lamentamos, tuvo su origen inicial en la decisión de la autoridad judicial de impedir el derecho democrático de una parte de la ciudadanía vasca, incluidos bilbaínas y bilbaínos, a manifestar su desacuerdo con las ilegalizaciones, detenciones arbitrarias y demás decisiones políticas que se vienen produciendo en estos días.

No es persiguiendo ideas, ni encarcelando pensamientos sino muy al contrario ahondando en valores democráticos como podrá la ciudadanía vasca llegar a un escenario de entendimiento. En consecuencia, Aralar Bilbao, reitera su apuesta por la defensa de los derechos humanos de toda y cada una de las personas, como única vía de superación de éste y cualquier conflicto.



Azaroak 29an, eztabaida irekia Bilbon
Noviembre 21, 2007, 1:04 am
Guardado en: ARALAR, Agenda, Berriak, ekimenak

sozial_1.jpg

Pertsona guztiei zabalik, jarri zure ahotsa eztabaidan. Azaroak 29, eguenan 20:00etan “La Bolsa” aretoan (Pilota kalea, 10, Bilbon)

Abierta a todas las personas. Pon tu voz en el debate. Jueves 29 de noviembre a las 20:00h, en “La Bolsa” (Calle Pelota, 10, Bilbo)