Bilboko Aralar


Deustoko ubidea - canal de Deusto
Abril 11, 2008, 10:53 am
Guardado en: ARALAR, Berriak, Udal-ekintza

Bilboko Aralarrek Deustuko ubidearen lur betelanengatik ezer ez ordaintzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

bizkaia.gif

Deustuko ubidea betetzeko egitasmoaren barruan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak 110 milioi euro ordaindu ditu Zorrotzaurreko lursailaren ustez. Bilboko Aralarreko kide Bego Campok eta Felipe Urkidik prentsaurrekoa eman dute gaur goizean, operazio hori salatzeko, eta ordainketa guztiak eteteko eskatu dute.

Bego Campok eta Felipe Urkidik irakurritako dokumentu osoa:

Aralarrek, berriro ere, Deustuko ubidearen gatazka urbanistikoan inplikaturiko aldeen artean irtenbide bat aurkitzearen beharra azpimarratzen du. Horretarako, ubide inguruko auzokideen elkarteak, aldarrikatutako hiru puntuak (betelanak gelditzea, negoziazioa eta San Inazioko plan zehatza) bete behar direla uste dugu.

Aste honetan zehar jakin da Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak Zorrozaurreko lur sailengatik 110 miloiko ordainketa burutu duela. Halaber, Bilboko Portu Agintaritzari, Deustuko ubideko lur sailen truke, 25 miloi euro ordainduko liokeela aipatu da. “Betetako lur sailen gainean zer egingo den ez dakigu oraindik” esatera ausartuko dira orain ere?

Ildo honetatik Aralarrek Deustuko ubideko lurren eta ur geruzaren truke egin litekeen edozein ordainketa gelditzea eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari. Azkenean Eusko Jaurlaritzak kopuru hori ordainduko balu, nola justifikatuko luke dirutza hori gastatzea Hiriko Plan Orokorrean eraikitzeko baimena onarturik ez daukan lur sail baten truke?

Aralarren ustez, Bilboko Udalaren gobernu taldea (EAJ zein EB) ur geruzaren birkalifikazioaren bidez sortu diren interes urbanistiko eta ekonomikoak estaltzen saiatzen ari da. Bestalde, eta gure kontra bada ere, arazo honi buruz erabakitzeko eskumena Madrilgo Gobernuaren eskuetan dago. PPk eta PSE-EEk, proiektuaren kontra benetan baldin badaude, aukera guztiak dituzte geldiarazteko. Ez ote da gertatuko operazioaren kontra benetan ez daudela?

Era berean herritarrok animatu nahi ditugu, presioa egiteari eutsi diezaioten.

(más…)